XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

9 atsekabea eta larria emango dizkie gaizkia egiten duten guztiei: juduei lehenengo, baina baita judu ez direnei ere; 10 ospea, ohorea eta bakea ongia egiten duten guztiei: juduei lehenengo, baina baita judu ez direnei ere, 11 Jainkoak ez baitu bereizkeriarik egiten.

12 Moisesen legepean egon gabe bekatu egin dutenak, galdu ere, legerik gabe galduko dira; eta legepean egon eta bekatu egin dutenak legearen bidez izango dira epaituak; 13 ez baitira Jainkoaren aurrean zuzen legea entzun bakarrik egiten dutenak, bete ere egiten dutenak baizik.

14 Begira, jentilek, Moisesen legea ezagutu gabe ere, legeari dagokiona berez egiten dutenean, nahiz legea ez ezagutu, beraiek bihurtzen dira beren buruarentzat lege.

15 Izan ere, legearen errealitatea beren bihotzetan idatzia daukatela erakusten dute, beren kontzientziak aitortzen duen bezala, batzuetan salatu egiten baititu eta besteetan zuritu.

16 Halaxe azalduko da, Jainkoak, Jesukristoren bidez eta nik iragartzen dudan berrionaren arabera, gizon-emakumeen barrua epaituko duen egunean.

17 Baina zer esan zutaz, judu izenaz harro zauden horretaz?

Legean oinarritzen zara eta Jainkoaz harrotzen; 18 haren nahia ezagutzen duzu eta, legeak hala irakatsirik, onena zer den badakizu; 19 itsuen gidaritzat duzu zeure burua, ilunbetan daudenen argitzat, 20 ezikasien hezitzaile eta ezjakinen irakasletzat, eta hori, ezagutzaren eta egiaren adierazpena legean duzulako.

21 Zuk, bada, besteri irakasten diozun horrek, nola ez diozu irakasten zeure buruari?

Ez dela ostu behar hotsegiten duzun horrek, zergatik osten duzu zeuk?

22 Adulteriorik ez dela egin behar esan, eta zeuk egiten duzu adulterioa!

Sasijainkoak higuingarriak direla esan, eta tratuan iharduten duzu haien jauretxeetan!

23 Legeaz harrotzen zaren horrek, nola desohoratzen duzu Jainkoa, legea hautsiz?

24 Horrela, Liburu Santuak dioen bezala, zuengatik atzerritarrek Jainkoaren izena gaitzesten dute.

25 Erdainkuntza baliotsua duzu, bai, baina legea betetzekotan.

Legea hausten baduzu, berriz, erdainkuntzarik ez bazenu bezala da.